Leizaran eskubaloi klubekoak ere batu dira Matx desafiora

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2025ko api. 11a, 12:00

Bigarren fasea amaitzeko jardunaldi bakarraren faltan, Leizaran eskubaloi klubeko senior mutilen abilezia eta jakintza nolakoa den ikusteko aukera eskaini digu zortzigarren jardunaldiak.

Kirol kluben Matx desafioan sartu den Buruntzaldeko lehen ordezkaria da Leizaran. Konkretuki Andoaingo eskubaloi elkarteko gizonen lehen taldea izan da tokiko kirolaren sare sozialak planteatu duen ligaxkan jolasean ibili dena.  

Gipuzkoako eskualde berri bateko ordezkaria sartu da asteon Matx desafioen erronka berezian. Bigarren fasea amaitzeko jardunaldi bakarraren faltan, Leizaran eskubaloi klubeko senior mutilen abilezia eta jakintza nolakoa den ikusteko aukera eskaini digu zortzigarren jardunaldiak. Galdetegi azkarrean eta abilezia jokoan puntu bakarra lortuta, sailkapeneko azkenak dira andoaindarrak. 

Gogoratu, astero lurraldeko talde berri bat sartuko dela desafioan. Asteartetan galdetegi azkarra, asteazkenetan abilezia jokoa eta ostegunetan galdera kateatuak erakusten dira. Joko guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke. Nor izango da bigarren faseko azken gonbidatua? 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide