Toloboleiko neskek ireki dute Matx desafioen hirugarren fasea

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2025ko mai. 9a, 12:00

Tolobolei taldeko kideak tanto bat ospatzen.

Tokiko kirolaren sare sozialak kluben desafioen hirugarren fasea abiatu du aste honetan Tolosako Tolobolei taldeko kideekin. Iazko urte amaieran hasi eta orain arte egin diren bi faseetan, Gipuzkoa osoko hamazazpi klub aritu dira Matx-ek planteaturiko erronka ezberdinetan. 

Lehen bi faseak izan duten harrera ona ikusirik, kirol kluben arteko desafioen hirugarren fasea abiatu berri du Matx sare sozialak. Tolobolei taldeko neskak izan dira lehen jardunaldian jolasean aritu direnak. Kirol kultura orokorrari buruzko galderak erantzun eta euren abilezia erakutsi behar izan dute, besteak beste. 

Tokiko kirolaren sare sozialak kluben desafioen hirugarren fasea abiatu du asteon. 2024 urte amaieran hasi eta orain arte egin diren bi faseetan, Gipuzkoa osoko hamazazpi klub aritu dira Matx-ek planteaturiko erronka ezberdinetan. 

Lehen fasean, Azpeiti-Azkoitiko Domusa Teknik ISB saskibaloi taldea izan zen nagusi. Pasa den astean amaitu zen bigarrenean, berriz, galdetegi azkarreko lehen postua Soraluzeko palarientzat izan zen, eta abilezia jokoa, TAKE Tolosako saskibaloi jokalariek eraman zuten. 

Kirol komunitatea helburu 

Sailkapenez harago, herrietako kirol komunitatea sortu eta klub hauei ikusgarritasuna emateko helburuz jarri zen martxan iaz, kirol kluben Matx desafioa. Modalitate ezberdinetako klubak elkartuz eta kirola eta euskara erdigunean jarriz, interes komuneko gaiak modu dibertigarrian jorratu daitezkeela erakustea da helburua. 

Uztailera arte luzatuko da hirugarren fasea eta 2024/2025 denboraldiko azkena izango da. Orain artean egin den moduan, asteartetan, asteazkenetan eta ostegunetan ikusi ahal izango dira eduki guztiak matx.eus sare sozialean. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide