Gustura ibili dira Anaitasunako futbolariak Matx desafioan

Erabiltzailearen aurpegia Matx

Anaitasunako emakumeak gol bat ospatzen. (Anaitasuna)

Emaitzak bigarren maila batean utzita, ondo pasatzeko eta taldekideen artean bestelako erronkak egiteko baliatzen dute Matx desafioa bertan izena ematen duten taldeek. Hain zuzen ere, horixe izan da aste honetan ikusi duguna. Azkoitiko Anaitasuna futbol taldeko emakumeek momentu dibertigarri asko utzi baitizkigute.

Azkoitiko Anaitasuna futbol taldeko emakumeak ere animatu dira kirol kluben arteko Matx desafioan parte hartzera. Elgoibarko Modelos Moldeberri saskibaloi taldeak emandako testigua hartu, eta gainontzeko talde guztiek bezala, jolas eta erronka ezberdinetan murgilduta gustura ibili dira asteon. 

Emaitzak bigarren maila batean utzita, ondo pasatzeko eta taldekideen artean bestelako erronkak egiteko baliatzen dute Matx desafioa bertan izena ematen duten taldeek. Hain zuzen ere, horixe izan da aste honetan ikusi duguna. Azkoitiko Anaitasuna futbol taldeko emakumeek momentu dibertigarri asko utzi baitizkigute.

Galdetegi azkarrean, bakarra asmatu dute. Abilezia jokoan, berriz, bi puntu lortu dituzte. Sailkapen batean zein bestean, sailkapeneko atzealdean kokatu dira. Galdera kateatuetan azkenik, galdera benetan konprometituak eta dibertigarriak egin dizkiote elkarri. 

Bideo guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide