Matx podcastaren hirugarren atala eskainiko du bihar Matx tokiko kirolaren sare sozialak. Hirugarren atalean, Keoni Lasa surflari zarauztarrarekin hitz egin du Aratz Losada kazetariak.
Bihar, ostirala, ikusi ahal izango da harekin izandako solasaldia, Matx plataforman. Aldiz, igandetik aurrera ikusi ahal izango da Gukaren webgune honetan eta Guka telebistan.