Soka luzean

Emazteari bakarrik

Erabiltzailearen aurpegia Miel A. Elustondo 2023ko urt. 11a, 08:33

Miel A. Elustondok 2022ko abenduko Uztarria aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

"Nire emaztetxo bihotzeko on-ona, bartko ametsak zurekin ipini nau ohe zabalean negarrez urturik, bihotza ilundurik eta tristeziaz jantzirik, baina ezin gehiago.

Ohe hartan hamazazpi bider zurekin ametsetan isuri nuen hazia ugari, Maripepatxu. Bada, zuk utzi bazenuen (...), zuk nahi eta nahi ez, nik bezala botako zenuen hazia izortegira, eta ukitu batekin gaur izango zinen izor (...), bada, dio gizon jakintsuak gutxienez mila bider ametsetan galdu izan banaiz, haiek guztiak behar zirela zure izortegian egin, gorputzek nahi duten moduan. Orduan, edukiz gero hilekoa, hainbeste eraginekin zure barruko arrautzatxoaren hazia eroriko zela izortegira, eta nik isuririk nirea eta zuk zeurea, orduan biak oraturik edo biona bat eginik geratzen dela, eta, orduan, nahi eta nahi ez, izor geratu. Eta behin hasiz gero, nire gorputza bezala, zurea egongo zen txit erraz horretarako.

Baina nik bakarrik isuririk, ez badauka laguna, erabatera ezin geratu, eta irten egiten du haziak, baina gero, ekin eta ekin, eraginarekin etorriko zitzaizun ugari hazia, eta osasun hobea.

Ai, Mari Pepatxu, zuk, txarto informaturik, ez gura zenuen behin batuz gero gehiago batu. Zure usterik, behin eginez gero ez da gehiago. (...) Nire emaztetxo maitea egiazalea eta egiazkoa, inoiz baino deunago nago horretan. Igarotzen dut zu ez egoteagatik milioi bat neke eta garrazmin. Aitortu eginez dominiko batekin, enkargatu zidan beti emaztea alboan edukitzeko, ni ez naizela egoteko emazte esposa gabe. Nik egin arren ahalegin guztia, sufritzearren, ez dela posible egotea. Nik egin arren bihotza estutu arnasa geratuz hil aginean bezala, atzeratzeko bihotzeko gogoa, alfer-alferrik dela; bat, ipintzen dudala gaitzurrea edo peligroa neu itotzeko gauez ametsetan; bi, egiten dudala naturaleza edo izatearen kontra, atzeratzeaz. Munduan den txarrena. Hortik edo hala etorriko zaidala erreberotu, beneno edo edena bezala, gaitz horrekin hiltzea neu, ea zer nabilen, ze hala hil direla guztiz asko".

(1823, Jose Pablo Ulibarriren gutunak)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide