- Eskoziar Futbol Federazioak azaldutako argudioak ez direla egokiak Kataluniako Futbol Federazioak egindako eskariaren aurrean. Abenduaren 30eko partidan ez zuen jokatu nahi izan Eskoziak katalanen kontra, Katalunia FIFAn eta UEFAn ez dagoelako eta, ondorioz, Eskoziako selekzioari partida jokatzeak inolako ekarpenik ez ziola egiten argudiatuta. Hara nola sorbalda gainetik begira ipini zaion Eskozia Kataluniari. Gehituz, gainera, ez duela inoiz jokatzen aitorpenik ez duten nazioekin. Espainia pozik utziko zuen, alajaina!
- Ezkoziak adierazitakoa, edozer kasutan ere, penagarria dela zenbait arrazoigatik. Lehenik eta behin, bere nazioarteko lorpen penagarriei begiratuz, ez duelako ematen futbolean nazio aitortua izateari probetxua ateratzen asmatu duenik. Horri eransten badiogu ez dela Estatu bat oraindik, bere harrokeriak tristura gehiago ematen du, gainera. Kontrakoa gertatzen zaie Argentinari edo Brasili: futbolean bi potentzia izanik, ez diote uko egin izan Kataluniaren kontra jokatzeari, horrek beraien historial distiratsuari punturik ez ziela gehituko jakinaren gainean.
- Eskoziaren aldetik, Katalan Herrien antzeko prozesu politiko batean egonik, sintonia eta zabaltasun gehiago espero direla, eta ez gutxiestea eta handiustekeria. Eskozia eta Katalunia Europako bi nazio zahar dira, patuak bidegurutze historiko berdinean ipini dituenak, eta zentzu gabekoa da, barregarria ez esatearren, bietako batek bere papurrak erabiltzea, kili-kiliak egiteko besteari, estatu libreak izateko bere bide-orrian laguntza eskaini beharrean. Eskoziak hobe luke Kataluniaren aurrean harroxka ez azaltzea, bizitzak jira-bira asko ematen dituelako. Ea gertatzen den oraindik, barre egiten hasi denak negarrez bukatzea.