Egun hauetan, herriko zenbait kale eta auzoetan bizi zaretenok gutun-azal bat jasoko duzue.
Herriko historia sustatzeko Munoandi elkarteak burutu duen proiektua da Kalez Kale, eta herrian ditugun hainbat kale eta auzoren izenak nondik datozen azaldu nahi izan dugu. Badakigu kale batzuk landu gabe gelditu zaizkigula baina, zoritxarrez, informaziorik ez dugu lortu.
Ea egitasmoa zuen gustukoa den eta helburua betetzen duen.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Azpeitiko Udalari, bereziki Kultura sailari, emandako laguntzagatik.