Asteburuan, otsailaren 20 eta 21ean, urteroko piano jaialdia izango da Andoainen eta, aurten ere, Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleak han ariko dira, ikasitakoa erakusten.
Eta, urtero legez, Andoaingo hitzorduaren bezperetan herrian entzunaldia emango dute gure piano ikasleek. Bihar, asteazkena, izango da, Betharrameko aretoan eta 19:30ean hasita. Guztira, 33 ikaslek joko dute pianoa biharko entzunaldian.