Juan Antxieta musika eskolako kideak pozik egoteko moduan dira. Izan ere, joan den asteburuan hamar ikaslek parte hartu zuten Andoaingo XVI. Piano Jaialdian; horietako bik urrezko domina eskuratu zuten jaialdian, eta beste zortziek zilarrezkoa. Guztira, 290 piano-jotzailek parte hartu dute aurtengo edizioan. Joan zen ostegunean, hilak 26, jendaurreko entsegua egin zuten ikasleek Dinamoan, jaialdirako prest egoteko.