Hilabeteak pasatu dira Euskelelea proiektua ontzen hasi zirela eta azken entseguetan murgilduta ibili dira aste honetan Juan Antxieta musika eskolako abesbatzakoak eta Luix Beltza dantza eskolakoak. Izan ere, bihar, 17:00etan, partekatuko dute oholtza herriko bi taldeok Euskal Barrokensemble taldekoekin.
Haurrentzako pentsatuta dagoen ipuin musikatua da Euskelelea eta aukera paregaba da familian zuzeneko musikaz gozatzeko. Abesbatzak eta dantzariek ere gozatu dute prestaketetan eta, besteak beste, Enrike Solinis eta Miren Zeberio musikariekin entsegua elkarbanatzeko aukera izan dute.
Oraindik eskuratu daitezke sarrerak Sanagustin kulturgunean zein kulturaz.eus webgunean. Egunean bertan ere erosi ahalko dira sarrerak Soreasuko txarteldegian, 16:30etik aurrera.