Juan Antxieta musika eskolako ekitaldietan eta hainbat herriko festetan ikusten baditugu ere, Banda Gazteko musikariek astero izaten dituzte entsegurako hitzorduak.
Konpromiso horri helduta, ikasturtean zehar ondutako doinuak eskainiko dituzte gaur, ostirala, Perez Arregi plazako agertokian, Musika Lagun egitasmoaren barruan.
19:30ean hasiko da Banda Gaztearen kontzertua, baina aurretik kalejira egingo dute Alde Zaharrean barrena, kaleak doinu ezagunez betetzeko aukera aprobetxatuz.
Kitarra entzunaldia ere bai
Banda Gaztearen emanaldiaz gainera, kitarra entzunaldia izango da gaur arratsaldean, 18:00etan hasita, Juan Antxieta musika eskolaren aretoan.