Datorren ikasturterako matrikulazioa ireki du Juan Antxieta musika eskolak

Erabiltzailearen aurpegia Juan Antxieta musika eskola

Kurtsoaren azken txanpan sartuta, datorrenari begira jarri da Juan Antxieta musika eskola. Matrikulazioa irekita izango da maiatzaren 19tik tokiak bete arte.

Hurrengo ikasturtera begira jarrita daude Juan Antxieta musika eskolan. Egunotan 2 urtetik aurrerakoen eskaintza irekiko du. Lehen urteetan, familian musikaz gozatzeko aukera ematen du musika eskolak, eta 4 urtetik 6 urtera musika tailerraz zein hastapenaz balia daitezke bertaratzen diren haurrak. Hortik aurrera, askotariko instrumentuen artetik bat aukeratu eta taldean zein bakarka musikaren onurak landu ahal izango dituzte, beraien musika hezkuntza abesbatzarekin zein hizkuntza musikalarekin osatuta.

Helduentzako eskaintza eta aukera ere askotarikoak dira, eta azken urteotan asko ugaritu da beraien presentzia musika eskolan. Hori horrela, hizkuntza musikala zein instrumentuetara sarbidea izan dezakete, baita ahotsa lantzeko aukera ere. Aniztasunak presentzia nabaria du musika eskolaren eskaintzan, eta instrumentuen inguruko jakintzarik gabe taldean zein bakarka musikaz gozatzeko aukerak eskaintzen die herritarrei.

Horren guztiaren inguruko informazioa eskuratu edo izena eman nahi duenak antxieta@antxieta.eus helbide elektronikora idatz dezake edo 656 008 040 telefono zenbakira zuzendu daiteke. Musika eskolaren bulegoan ere eskura daiteke informazioa, Soreasuko eraikinaren 2. solairuan, hain zuzen. Matrikulazioa gaurtik, maiatzaren 19tik, aurrera egongo da irekita tokiak bete arte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide