Musika Lagun egitasmoaren barruan, Juan Antxieta musika eskolaren bigarren kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Juan Antxieta musika eskola

Pianoa izan zen protagonista Musika Lagun kontzertu sorta bereziaren bigarren hitzorduan eta saioak bi emanaldi desberdin izan zituen.

Banda Gazteak hasi zuen Musika Lagun zikloari itsas piano batek hartu zion lekukoa joan den ostegunean, Juan Antxieta musika eskolan. Arratsalde oparoa eskaini zuten lehengo astean herriko piano jotzaileek, bi emanaldi eskainiz herriko musika eskolako aretoan. Lehen emanaldia maila profesionaleko ikasle ohiek eskaini zuten. Bertan, Itsaso Alberdi eta Anaitz Lizartza izan ziren protagonistak. Kontserbatorioko azken urtea gauzatuta, amaierako kontzerturako ondu behar izan dituzten abestiak eskaini zituzten.

Bigarren emanaldia, berriz, eskolako ikasle helduenek eskaini zuten. Bideoan ikusi eta entzun daitekeen moduan, Juan Antxieta musika eskolako Soreasuko egoitzako aretora joandakoek askotariko doinuez gozatu ahal izan zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide