Musika eskolako zozketak badu sariduna

Erabiltzailearen aurpegia Juan Antxieta musika eskola

Mari Jose Bikendi musika eskolako zuzendaria, Maier eta Sara Badiola irabazleak eta Maite Lazkano Halcon bidaia agentziako kidea. (Utzitakoa)

Maier eta Sara Badiolak eskuratu dute Madrilen asteburua pasatzeko opari txartela.

Juan Antxieta musika eskolako zozketak baditu irabazleak. Hain zuzen ere, Maier eta Sara Badiolak eskuratu dute Madrilen asteburua pasatzeko opari txartela. Zehazki, bi helduk eta bi haurrek gozatu ahal izango dute bi eguneko bidaiaz, eta horiek, gainera, musikal bat ikusteko parada izango dute. Saria jaso dute dagoeneko irabazleek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide