"Kamazpitik" atera ditugu beste hainbat hitz gure hiztegirako

Azpeitiarrez Natul hiztegia eguneratu dugu K eta L hizkiekin hasten diren zenbait hitz eta esapiderekin. Kamazpitik atera ditugu, beraz, lokumutxe bota, kinkirriñien ibili edo kamixeta txorteure bezalako aipamenak.

Horiekin batera, helduek zein gaztetxoek bidalitako hitzak ditugu sarrera berrien artean, eta horrek bereziki pozten gaitu. Izan ere, gure helburuetako bat da hainbat belaunaldik erabiltzen dituzten esanak hiztegi komun honetan biltzea. Hori dela eta, zuen hitzak bidaltzen jarraitzera animatzen zaituztegu. Horretarako aukera duzue gure webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide