Webgunea eguneratzen jarraitzen dugu

Azpeitiarrez natul liburua labetik atera berri, hemendik aurrera ere gure webgunea eguneratzen jarraituko dugu. Aste honetan, 'U', 'X' eta 'Z' hizkiei dagozkien hitz eta esapideak gehitu ditugu, beraien esanahi eta adibideekin. 

Bihar, azapatua, aurkeztuko dugu zuen hitz eta esapideekin osatutako liburuxka. 12:00etan elkartuko gara, Sanagustin kulturgunean, eta ondoren mokadutxoa egingo dugu. Aurrez esan bezala, guztiok zaudete gonbidatuta aurkezpenera. 

Hemendik aurrera ere, jarraitu hitzak eta esapideak bidaltzen, eta proiektu honekin lanean segituko dugu guk.

Bidali zuk ere ekarpena, xapatero gerau aurretik!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide