Joan den zapatuan, hilak 27, jokatu zen XXXII. OLLAGORRA Txapelketa, eta 120 parte-hartzaile izan ziren, Juan carlos Lopez izan genuen irabazlea.
Egun osoan zehar garatu zen txapelketa lapatxeko zelaietan. Parte hartzaile eta ikusle asko gerturatu ziren eta denak oso gustura ziren txapelketaren maila eta ikusgarritasunarekin. Giroa lagun izan zen, lainaturik eta euri tanta batzuk izan arren bero handiegirik ez bait zuen egin.
120 parte-hartzaile izan ziren guztira, adin guztietakoak, herri ezberdin ugari eta maila ezberdinetakoak. Faltan bota ziren bai jubenila eta baita ere emakumezkoa, hauen sariak jaberik gabe geratu bait ziren. Tiratzaile guztien artean 23rurek egin zuten Full Plenoa eta orokorrean usakume asko jo ziren.
Arratsaldeko azken orduan desepantean eguneko unerik zoragarrienetarikoa gertatu zitzaigun. Irabazlea nor zen jakiteko 7 aukera behar izan bait zituzten eta horretarako borrokan herritar bat genuen Jose Angel Larrañaga. Baina azkenean ezin izan eta mereziriko saria Juan Carlos Lopezentzat izan zen.
Ollagorra elkarteak eskertu nahiko luke, laguntzaile guztiei eta bertara parte hartzera naiz ikustera eta animoak ematera gerturatu ziren guztiei.
Sailkapena:
Garailea:
1- Juan Carlos Lopez
2- Jose Angel Larrañaga
3- Jose Mª Oyarzabal
4- Lorenzo Loinaz
5- Manuel Irigoien
6- Perdro Guerenabarrena
7- Jose Goicochea
8- Jose Ramon Esnaola
9- Asensio Azkue
10- Jabier Ezquiroz
Veteranoa:
Jose Mª Oyarzabal
Jose Angel Larrañaga
Bazkidea:
Mikel Aramendi Iturralde