Igandean zabalduko den arrantza denboraldirako jakin beharreko batzuk

Apirilaren 1ean ireki eta uztailaren 31ra arte, San Inazio egunera arte, luzatuko da aurtengo arrantzarako sasoia. Hori dela eta, Ollagorra elkarteak jakin beharreko batzuk ekarri nahi ditu honako lerro hauetara.

Aurten neurri esanguratsuak ezarri dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Arrantza Federazioak, eta ondorengo loturetan ikus daitezke horiek.

     - Legedia - araudia:

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2018/03/13/c1801691.pdf

     - Arrantza eremuak:

https://www.google.com/maps/d/viewer?mid=1fvFAFT4YfsjY4YV-z7gfqNFY1O6kn5qp&shorturl=1&ll=43.1227722833358%2C-2.2754520500000126&z=11

Arrantzatu ahal izateko, lizentziaren izatea eta hori ordainduta dagoela ziurtatzen duen dokumentua izatea beharrezkoa da.

Besterik gabe, Ollagorra elkartetik, kirol hau atsegin duzuen guztioi gozatu dezazuela opa dizuegu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide