Ostegunean zabalduko da arrantza denboraldia

Apirilaren 1ean ireki eta uztailaren 31ra arte luzatuko da aurtengo arrantza sasoia. 

Datorren ostegunean irekiko da 2021. urteko arrantza denboraldia, eta zabalik egongo da San Inazio Egunera arte. Ollagorra elkarteak denboraldiaren inguruko azalpenak eta jarraibideak jakinarazi ditu. Arrantza egin ahal izateko araudiaren inguruko xehetasunak, arrantza eremuak eta abar honako lotura hauetan ikus daitezke:

Gipuzkoako Foru Aldundiaren dokumentua

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren dokumentua

Arrantzatu ahal izateko, beharrezkoa da lizentzia eta hori ordainduta dagoela ziurtatzen duen dokumentua izatea. Besterik gabe, Ollagorra elkartetik, kirol hau atsegin duzuen guztioi gozatzea opa dizuegu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide