2021-2022ko ollagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak eskatzeko epea zabaldu du Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak. Txartelen tramitazioa elkartean bertan egingo da asteazkenean, irailak 22, 19:00etatik 20:00etara bitartean.
Urriaren 6an, asteakenez, berriz, ordu eta leku berean jaso ahal izango dituzte herritarrek txartelak. Bestalde, nahi duenak bere kasa ere bete ahal izango ditu izapideak, federazioak dituen bide desberdinak baliatuta.