Amuarrainak askatu dituzte Urola ibaian

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra ehiza eta arrantza elkartea

Ollagorra elkartekoak gaur Urola ibaian amuarrainak askatzen.

Ollagorra elkarteak urtero bezala amuarrainak askatu ditu Urola ibaiaren herriko gunean.

Urtero egiten duen moduan, gaur goizean Urola ibaian amuarrain birpopulaketa egin dute Ollagorra elkartekoek. Herritik pasatzen den ibai zatian askatu dituzte amuarrainak. Elkarteak adierazi duenez, "gaztetxoek arrantzarako eta naturarekiko zaletasuna izan dezaten" egiten dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide