Zabalik da oilagor ehizarako denboraldi berrirako txartelen izapideak egiteko epea

Txartelen tramitazioa Ollagorra elkartean egingo dute asteazkenean, irailaren 25ean, 19:00etatik 20:00etara. Urriaren 10ean, ostegunez, berriz, ordu eta leku berean jaso ahal izango dituzte herritarrek txartelak.

2024-2025eko oilagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak eskatzeko epea zabaldu du Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak. Txartelen tramitazioa elkartean bertan egin ahal izango da asteazkenean, irailaren 25ean, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Urriaren 10ean, ostegunez, berriz, ordu eta leku berean jaso ahal izango dituzte herritarrek txartelak.

Bestalde, nahi duenak bere kasa ere bete ahal izango ditu izapideak, federazioak horretarako dituen bideak baliatuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide