2026-2027 oilagor ehiza denboraldirako txartelak eskatzeko epea ireki du Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak. Txartelaren tramitazioa Ollagorra elkartean egin beharko da datorren asteartean, irailaren 29an, 19:00etatik 19:30era.
Behin eskaera egindakoan, urriaren 8an (osteguna) ordu eta leku berean jaso ahal izango dituzte herritarrek txartelak.