Dena bat da

Erabiltzailearen aurpegia Pako Iriarte 2016ko abu. 29a, 17:21

Ontzat eta txartzat dugun munduko bidai osoa egin digu, ezagutzen ez dudan, Jurgik. Eta honela bukatu digu: "Baina bizitza honetan badago errealitate objektibo bat zeinetan ona eta txarra dauden. Hori bai".

Ba al da beste ikuspegirik? Gehienentzat eta ofizialki, ez........Atrebentzia izango dek, bainan iritzia emango diat. Gaur egun, nahiko kontu ere aurkitu liteke ondorengo ikusmenari buruz. 

Ona eta txarra makila beraren bi muturrak dituk. Berotasuna, 0 guztizkotik goruntz dek, otza gure erabaki bat delarik. Bizia ere ba dek. Besterik ez dugu ezagutzen. Azkenean bi eratako kontuak zeudek gure gogoan:    Egiak eta usteak.

Errealitate objetiborik ez zegok, gizaki baten on eta txarraren aukeraketetan. Gehiegikeria bai. Barne egiteko bakarra, goguan usteekin bukatzea izango hukek, Egia bakarrik ageri dadin. Eta kanpokori buruz, ikus eta ikas garia eta zizañaren parabola. Gizakiok geure egitekora mugatzen garenean, zorionekoak izan ohi gara eta.

Lagungarri izan daitekelakoan.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide