Azpeitiko txinara (enara) handiak

Erabiltzailearen aurpegia Pako Iriarte 2020ko mai. 1a, 14:07

Azpeitiar pila bat herrira bidean dira. Badakik bidean direla, ziur naiz! Urtero etorri ohi zaizkigu. Gure atte zenak esan zidan: "Santakutzetan etorri ohi dituk". Atzo zerura begira egon ginen eta oraindik ez zen bakar bat ageri. Taldeka etorri ohi dira! Ni zai izaten naiz beti. Eta beraien txioak, uda giroarekin, beti gogoan ditut. Neguan ere bai. Egun batetik bestera, hemen izango ditugu. Ohar zaitez eta gozatu!

Txinarek ez dakite koronabirus konturik eta beraien egitekora emanak izango dira. Gu, berriz, planak egin eta ezin bete. Homo sapiens garelakoan. Esna gaitezen, eta txinarengandik ikasi. Begira ezazu zerura eta eman ongietorria! 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide