Egiaren aldekoen deia

Erabiltzailearen aurpegia Pako Iriarte 2020ko abu. 20a, 08:11

Asteartean, Mizelio eta Egiaren aldeko mugimenduek prentsaurrekoa eman zuten. Gertatzen ari denaren ikuspegia agertu zuten. 

Idoia Larrañaga, elikadura eta osasun orekan adituak, ikuspegi osoa eman zuen. Aurkezpena eta ekimenen berri ere eman zuen. Koldo Aso eta Karmelo Bizkarra medikuek gertatzen ari denaren "diagnostikoa" egin ziguten. Eta Luis De Miguel eritzain eta abokatuak herritarron osausunerako eskubideen garrantziaz hitzegin zigun. 

Zientzia, eskubideak, osasuna, osotasunak dira. Agintea, berri-ematea, elkarrizketa, elkarlana ere bai. Horien zuzentasunean gertatzen da osasuna. Beldurra bera da okerraren adierazlea eta gaitza. Tori, bideo hau, beldurraren aurkako "txertorik" egokiena.

Oharra: beldurren gainetik dago bizitza. Lainopean Urretaraino eta goian garbi izan ohi den antzera. Heldu goiari, lainopean bazara. Bihotz-bihotzez. Deika ari natzaizu goitik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide