2020ko tratu txarrak

Erabiltzailearen aurpegia Pako Iriarte 2021ko ots. 2a, 12:07

Tratu txarretan direnak ez dira ohartzen, nahiz eta nabarmena izan. Herritarrok tratu txarretan gabiltza aspalditik. Azken urte honetan jipoi latza jasotzen ari gara. Jasotzen ari denak uste du horrela izan behar duela. Eta ematen ari dena jipoitua babesteko ari zaigu horretan.

Jipoituek eta jipoitzaileek ez dute jakiten harreman egokia ez dutenik. Menpekotasunaz ez dira jabetzen. Horrelako harremanetan, beti zerbait handiago, zerbait nagusiago izan ohi dute bi aldeek. Eta gertatzen zaien egora hori bukatuko dela uste ohi dute. Harremana etetea ez dute beren gogoan. Ez da horrelakorik beren asmoetan... Bukatuko da "zera" hau, uste dute. Eta aurrera. Asmo onenez, berriro ekingo diote egunerokoari aurre egiteari.

"Zera" hau eta edozein "zera" beti hor izan ohi da biziko kontu guztiak baldintzatuz. Eta uste baino lehenago harreman ez egoki horiek suertatuko zaizkie. "Hau egin behar zenuen eta ez duzu egiten", "zer uste du honek?", "ez naiz egokia" eta abar. Pentsamentuetan, gero hitzetan, eta azkenik, ekintzetan...Tratu txarrak.

Diotenez, jipoitzailea jipoitua izan omen zen. Eta batak bestea ekarri. Eta eman da zabal zazu munduan fruitua, adoratzen zaitugu "zera" santua.

Zer da "zera", santu uste dugun hori, azken urte honetan? Asmatzen duenak, ustea ustel denez, eteten hasiko da harreman ez egokia! Heldu goiari. Libre izateko jaioak gara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide