Hona bere gogoeta: "Eskolaz aparte bizitzak beste eskola bat ematen dizu. Aktore bat ikusten dudanean eskolan bakarrik ibilitakoa, txiki-txikitatik bere etxean sufritu ez duena, hankamotz izango da pertsonaje bat egiteko orduan, benetakotasuna faltako zaio, indarra, sakontasuna".
Felix bere aita izan zuen aldeko indarra. Margolaria eta tailagilea, Azpeitiko talde amateurrentzat dekoratuak egiten zituen. Bere eskutik eramaten zuen Kontxu ttikia entsaioak ikustera, isilik egoteko aginduz. Ama Ramona aurkako indarra, emakume praktikoa, antzerkia txorakeria zela esaten ziona, alferren kontuak. "Hemen benetako lana egin behar din, alpargatak josi baike, zeozer baina dirua ematen duena".
Artikulu osoa, Berria-ren webgunean.