Izenburua: REDENCIÓN
Zuzendaria: PADDY CONSIDINE
Urtea: 2011
Iraupena: 91min
Herrialdea: Ingalaterra
Generoa: Drama soziala
Joseph alarguna da. Alkoholarekin arazoak izateaz gain biolentziak gidatzen du bere bizitza eta poliki poliki bere burua suntsitzen ari da. Istilu bat dela eta Hannah ezagutuko du, eta berarekin erredentzioaren, konponbidearen itxaropena.
Hannah, guztiz emakume sinestuna da, kristau karitateko langile bat. Eta Joseph, hasiera batean, bere fedeaz trufatuko da, Hannah-ren bizitza berearen aldean erraza eta lasai dela esanez. Laster ikusiko du baina Hannah-ren bizitzak ere errazetik eta lasaitik gutxi duela, eta emakume horren bizitza ere minez betea dagoela.
Bien arteko erlazioa sendotu ahala biak konturatuko dira laguntasuna eta maitasuna lekurik ilunenetan ere aurkitzen direla.