Herritarron plaza

Sanagustin kulturgunearen 10. urteurrenari buruzko bideo bat osatu du ospakizuneko Herri Batzordeak.

Sanagustin kulturguneak 10 urte bete ditu. 2010eko abenduaren 11n ireki zituen ateak, Azpeitiko Udalaren eta Kultur Mahaiaren elkarlanaren ondorio gisa, eta 2011ko uztailaren 22an zabaldu zuten kultur espazio osatu modura, Kultur Mahaiaren kooperatibak hartuta kudeaketa eta ostalaritza zerbitzua erantsita. 

10 urtean 1.500 ekitaldi inguru izan dira Sanagustinen. Parte hartzea eta elkarlana izan dira haren balio nagusietakoak, eta sormena eta transmisioa landu ditu. Gainera, urte hauetan kultur egitasmoa osatu egin da, Kulturaz kooperatibak 2014an Soreasu antzokiaren gestioa hartu zuelako, eta, Kultur Mahaiarekin batera, 2016tik aurrera Dinamoa sormen gunea ere eraman duelako.

Herritarron plaza izan dira Sanagustin, Soreasu eta Dinamoa, eta hala jarraituko dute. Beste hamaika bizitzeko_ baikaude. 10 urte hauek emandakoaren bideo labur bat osatu du Herri Batzordeak.

Hain zuzen, 10. urtemuga hori dela-eta batzordea sortu dugu Kultur Mahaiak, Kulturaz kooperatibak, bi udal taldeek eta norbanako batzuek. Sorrerako idatzian esan bezala, 10 urteotako ibilbideaz hausnartzeaz gain, etorkizunerako begirada bat ere izan nahi dugu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide