Beste hamaika bizitzeko_ da Sanagustin kulturgunearen 10. urteurrenaren ospakizuneko lelo nagusia, baina beste hamaika gozatzeko, entzuteko, idazteko, klikatzeko… ere bada, azken batean. 10. urtemugaren antolatzaile Herri Batzordearen esanetan, mezu zabal bat da, halaxe nahita aukeratutakoa, aldaera, ñabardura eta geruza asko dituelako. Soreasu antzokian eta Dinamoa sormen gunean lantzen diren lau eremuekin bat dator: gorputza, soinua, hitza eta irudiarekin.
Logotipoa eta leloa gehiago ezagutarazteari ekin dio Herri Batzordeak, eta joan den aste bukaeran Huntza taldeak Soreasun emandako kontzertuan kuboak ikus zitezkeen. Sanagustinen ere ikus ahal da, formatu desberdinetan.
Urtemugako egitaraua osatzen ari da batzordea, betiere osasun egoera kontuan hartuta.