Miren Gaztañaga (Irun, 1979) aktorea da Azpeitiko kultur mugimenduari edota kulturarekin lotutako kontuei buruzko gogoeten zazpigarren kapsulako protagonista. Gaztañagari eman zaio hitza zazpigarren kapsulan, kulturgintza barru-barrutik ezagutzen duelako eta urteak daramatzalako aktore lanetan.
Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko Herri Batzordeak martxoaren hasieran ekin zion bideo laburrak argitaratzeari, eta hilean pare bat egitea da asmoa. Batez ere, kultur sortzaileei-eta egindako bideoak izango dira, minutu batekoak-bikoak, eta, haien artean, azpeitiar eta herriko kultur ekinbideetan aritutako kanpoko batzuk mintzatuko dira.
10. urtemugako blogean ez ezik, sare sozialetan, YouTuben edota Soreasuko zinema emanaldien aurretik ere ari da kapsulak eskaintzen batzordea.
Hauek dira aurrekoak:
1.- Iraia Bereziartua biolin-jotzailea (martxoak 4).
2.- Igor Elortza bertsolaria (martxoak 18).
3.- Alaitz Olaizola antzerkigilea (apirilak 1).
4.- Jose Luis Otamendi idazlea (apirilak 15).
5.- Julen Hidalgo musikaria (apirilak 29).
6.- Lurdes Irazusta Sanagustin kulturguneko garbitzailea (maiatzak 13).