Beste hamaika landatzeko

10 urteotako irudiekin osatutako bost zuhaitz daude ikusgai kulturgunearen atarian.

Sanagustin kulturguneak 10 Urte Herri Batzordeak Azpeitiko kultur mugimenduaren sustraiei eta emandako fruituei balioa eman nahi die. Beste hamaika landatzeko_ ekinbidearen barruan, kulturgunearen atarian jarritako bost zuhaitzetan azken hamar urteetako argazkiak daude ikusgai.

Azken hamar urteetako instanteez jantzitako zuhaitzek hartu dute Sanagustin kulturgunearen ataria, eta horiek ikusgai izango dira gaur hasi eta igandera bitartean. Beste hamaika landatzeko_ ekinbidearen barruan, kulturgunearen atarian jarritako bost zuhaitzetan azken hamar urteetako argazkiak daude ikusgai.

Horietako batean, ekinbidearen ideia nagusiak biltzen dituen olerkia irakurri daiteke. Gainera, zuhaitz batean kaxa bat dago eskegita. Bertan, ekitaldi eta tailerren iradokizunak edota bestelako ekarpenak utzi ditzakete herritarrek. Azpeitiko kultur mugimenduaren sustraiak eta emandako fruituak nabarmendu nahi dira.

Hau ez da Herri Batzordeak egun hauetarako abian duen ekinbide bakarra. Izan ere, bihar, ostirala, Kultur artikulazioa: zer, nola eta zertarako jardunaldia izango da Sanagustin kulturgunean. Gainera, 10 urte argazkitan argazki mosaikoa osatzen ari dira herritarrak, kulturgunean bertan; oraindik bidali daitezke mosaikorako argazkiak, sa10urteargazkitan@gmail.com-era igorrita.

Uztailaren 24ra arte iraungo du Sanangustinen 10. urteurreneko ospakizun egitarauak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide