Kultur bonodun bi herritar, zortzigarren kapsulako protagonistak

Kulturari eta harekin lotutako kontuei buruzko gogoetekin, ikus-entzunezko laburrak argitaratzen ari da Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko Herri Batzordea.

Kultur Bonoa duten eta bono hori kultur ekitaldietara joateko baliatzen duten Julen Garate azkoitiarra eta Ander Bastida azpeitiarra dira Azpeitiko kultur mugimenduari edota kulturarekin lotutako kontuei buruzko gogoeten zortzigarren kapsulako protagonistak. Beraz, Garateri eta Bastidari eman zaie hitza zortzigarren kapsulan.

Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko Herri Batzordeak martxoaren hasieran ekin zion bideo laburrak argitaratzeari, eta hilean pare bat egitea da asmoa. Batez ere, kultur sortzaileei-eta egindako bideoak izango dira, minutu batekoak-bikoak, eta, haien artean, azpeitiar eta herriko kultur ekinbideetan aritutako kanpoko batzuk mintzatuko dira.

10. urtemugako blogean ez ezik, sare sozialetan, YouTuben edota Soreasuko zinema emanaldien aurretik ere ari da kapsulak eskaintzen batzordea.

Hauek dira aurrekoak:

1.- Iraia Bereziartua biolin-jotzailea (martxoak 4).

2.- Igor Elortza bertsolaria (martxoak 18).

3.- Alaitz Olaizola antzerkigilea (apirilak 1).

4.- Jose Luis Otamendi idazlea (apirilak 15).

5.- Julen Hidalgo musikaria (apirilak 29).

6.- Lurdes Irazusta Sanagustin kulturguneko garbitzailea (maiatzak 13).

7.- Miren Gaztañaga aktorea (maiatzak 27).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide