Erantzun batzuk jasotzeko falta direla eta, Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak datorren igandera arte luzatu du Herri ekimena eta kooperatibismoa nazio jardunaldian izena emateko epea. Urriaren 5ean (asteartea) izango da ekitaldia, 9:30etik aurrera, Sanagustinen. Apuntatzeko, bestehamaikabizitzeko@gmail.com helbidera idatzi behar dira izen-abizenak eta herria. Doakoa izango da saioa, eta orain arte 65 lagunek eman dute izena. Herri Batzordeak eta Kultiba kooperatibak antolatu dute.
Egitaraua
Kooperatibismoa: zer eta zertarako
- David Fernandez (kooperatibista, Herrialde Katalanak): balioak eta balioa hitzaldia.
Kooperatibismoa: zergatik eta nola. Esperientzia praktikoak
- Ioritz Aizpuru (Elikagunea, Azpeitia): Saltokiaz haratago, dastaketa eta heziketa gunea.
- Cristina Etxegoien (Erreka Group, Mondragon korporazioa): Industria produkzioa.
- Gartzen Garaio (Ekintza Faktoria, Aiaraldea): Eraldaketa soziala euskaratik eta euskaraz.
- Naroa Elortza (Goiener, Euskal Herria): Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumoa.
Urriaren 9an izango da Sanagustinen 10. urteurreneko ospakizuneko azkeneko ekitaldia: Jotakie taldearen kontzertua, kulturgunean bertan, 21:00etan. Salgai daude sarrerak.