Sanagustin kulturgunearen 10. urtemugaren ospakizunerako sortutako Herri Batzordeak amaitutzat eman du bere bidea. Hori dela eta, batzordeko kideek orain arte egindako kapsula denak biltzen dituen bideoa egin dute. Izan ere, 2021. urtean kulturarekin eta harekin lotutako kontuei buruzko gogoetekin 11 ikus-entzunezko labur egin ditu.
Joan zen martxoaz geroztik 11 bideo labur argitaratu ditu Herri Batzordeak, eta honako hauek izan dira horietako protagonistak: Iraia Bereziartua biolin-jotzailea, Igor Elortza bertsolaria, Alaitz Olaizola antzerkigilea, Jose Luis Otamendi idazlea, Julen Hidalgo musikaria, Lurdes Irazusta Sanagustin kulturguneko garbitzailea, Miren Gaztañaga aktorea, Julen Garate nahiz Ander Bastida kultur bonodun herritarrak, Arantxa Orbea Udal Musika Bandako kidea, Laxaro Azkune Uztarria Kultur Koordinakundeko lehendakari ohia eta Herri Batzordeko kideak.
Herri Batzordeak joan zen ostiralean atera zuen Sanagustin kulturgunearen 10. urtemugaren balorazio oharra, helburuak betetzat joz.