Zapatukoaren arrakastaren ondoren, datorrenaren zain

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2013ko mar. 11a, 17:09

Zuhaitz Gurrutxagaren 'Confidencias de un futbolisto' bakarrizketa saioan barre-algara nahikoa egin zuten bertaratutako ikus-entzuleek. Futbolari garaiko hamaika kontakizun umoretsu eskaini zituen. Datorren zapatu honetan, beste monologo saioa izango dugu Oihan Vegarekin eta ea giroa mantentzea lortzen dugun —saioa amaituta gainera, Disko Jartzaile gisa arituko da iluntzean—. Igandeko, Kidam Magoaren ikuskizunean ere ederki pasatu zuten ume eta gurasoek. Bi ekitaldien artean, 400dik gora ikusle izan ziren kulturgunean asteburuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide