Sanagustinen, karteldegi elektronikoa eta argiztapen hobea

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2013ko eka. 5a, 22:00

Sanagustin kulturguneak, herritarrei eta erakundeei zerbitzu hobea emate aldera, hobekuntzak egiten jarraitzen du. Azken egunetan beste bi egin ditu: sarreran karteldegi elektronikoa jarri du eta aretoan argiztapen hobea dago orain.

Karteldegi elektronikoa:

- Pantaila 80 pulgadakoa da (2,03 metro diagonalean) eta zuzeneko erabilera ahalbidetzen du. Ekitaldien berri emateko modua moldagarriagoa da orain, azkarragoa eta errazagoa izateaz gain. Modu honetara, euskarri ezberdinak erabiltzeko aukera ematen du: bideoak, argazkiak, power pointak... Pantailazo desberdinetan hil osoko egitaraua ikusi ahal izango da, aste batekoa, egun batekoa, ekitaldi bati buruzkoa, ekimenen ostean argazkiak ere jarriko dira, bideoak...

- Sanagustineko ekitaldiez gain, herriko beste batzuk ere ipintzeko asmoa dago.

- Azpeitiko Kultur Mahaiak duela hiru bat urtetik zuen herrian karteldegi elektronikoak jartzeko asmoa, Azpeitiko dinamika indartu nahian. Orain Sanagustin kulturgunean proba bat egingo du (Kultur Mahaia da Sanagustinen kudeatzailea, 2011ko uztailetik), eta aztertuko da herrian beste batzuk jartzeko modurik den.

Aretoko argiztapena:

- Gunearen argiztapena asko hobetzea da helburua. Batez beste, kulturgunean 65 lux-etik 245 lux-era pasatu gara.

- Argiztapen joko handiagoa izatea ere bada xedea. Kulturguneko gune zehatz batzuk piztu edo itzaltzeko aukera dago orain.

- Kontsumoa eta efizientzi energetikoa da beste helburu bat. Hala, argiaren kontsumoa %35 jaistea espero da, betiere ekitaldi kopuruaren arabera.

http://sanagustinkulturgunea.com/

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide