Azpeitiko Udalarekin batera abuztu eta irailerako antolatutako zine emanaldiei segida emanez Soreasu Antzokiko eskaintzarekin emango diogu jarraipena. Datorren asteburu honetako larunbatean, igandean eta astelehenean 21:30etan No hay dos sin tres filma eskainiko da. Ohiko prezioa izango dute sarrerek, 4'5€, astelehenetan salbu ikusleen egunak izango baitira, eta beraz, 3€-tan egongo dira.
Ondoren, Irailaren 6tik 8ra, Somos los Miller, eta azkenik, irailaren 13tik 15era El abuelo que saltó de una ventana y se largó filmak eskainiko dira.
Izenburua: No hay dos sin tres. Aktoreak: Cameron Diaz, Leslie Mann, Kate Upton, Nikolaj Coster-Waldau, Don Johnson, Nicki Minaj, Taylor Kinney, Alyshia Ochse, Madison McKinley, Toshiko Onizawa, Jessica Shea Alverson, Xiren Wang, Maria-Christina Oliveras, Nancy De Mayo. Urtea: 2014. Iraupena: 109 minutu. Generoa: Komedia erromantikoa. Herrialdea: EEUU. Lekua: Soreasu Antzokia. Ordua: 21:30. Sarrera: 4,5€. Antolatzaileak: Azpeitiko Udala eta Azpeitiko Sanagustin kulturgunea.