Igandea, Eraul eta Izaro taldeen doinuen goxotasunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Kontzertu bikainak eskaini zituzten atzo, igandea, Eraul eta Izaro taldeek, Sanagustin kulturgunera hurbildu ziren entzuleen gozamenerako. Doinu goxoek eta kantuen letra sakonek hartu zuten kulturgunea ia hiru orduz. Kontzertuko irudiak dira honakoak, Alberto Beloki argazkiraliak ateratakoak. Irudi gehiago lotura honetan. 

Datorren zapatuan, abenduaren 17an, Soziedad Alkoholika eta Eraso! taldeen kontzertuak izango dira Sanagustinen, 23:00etan hasita. Sarrerak salgai daude kulturaz.eus webgunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide