Joan den zapatuan, abenduaren 10an, eskaini zuten Shine Again antzerki musikala Soreasu antzokian, eta jendez lepo bete zen aretoa. 30 lagun inguru igo ziren Soreasuko oholtzara disdira egiteko prest, tartean June Urain eta Mikel Martinez azpeitiarrak. Hemen Alberto Beloki argazkilariak ikuskizunean ateratako argazki batzuk. Irudi gehiago honako loturan.
Shine Again antzerki musikala Rise and Shine obraren bigarren zatia da. Dantza eta kantu lehiaketa batera aurkezten ziren bi gazte talderen arteko lehia kontatzen zuen Rise and Shine obrak, eta hari berari tiraka sortu dute bigarren lana Xabier Barquero eta Kari Alberdi azkoitiarrek.