Arratsalderako amaitu ziren joan den ostiralean, abenduaren 30ean, Korrontzi taldeak Korrontzi Benefic proiektuaren barruan Soreasu antzokian eskaini zuen kontzerturako sarrerak. Jendez goraino bete zen Soreasu, eta baita antzokiko agertokia ere, 200 lagunetik gora igo baitziren oholtzara. Sarreretatik eta diskoaren salmentatik jasotzen duten dirua gobernuz kanpoko bi erakunderi emango dio Korrontzik. Argazkiak Alberto Beloki argazkilariarenak dira. Hemen ostiraleko kontzertuko irudi gehiago.