Beste behin, jende ugari hurbildu zen Soreasu antzokira urteko lehen emanaldian. Haurrak gustura ibili ziren, protagonista bihurtzeraino momentu batean, oholtzara igota. Ene Kantak ikusteko sarrerak agortuta, dantzarako eta kanturako prest joan ginen ikus-entzuleak, eta primeran pasa zuten gerturatu ziren lagunek. Alberto Beloki argazkilariak ikuskizunean ateratako argazkiak dira honakoak. Belokik bere kamerarekin jasotako beste irudi batzuk, hemen.
Hurrengo antzerkia hil honetan bertan eskainiko dute Soreasun. Urtarrilaren 27an Jainko Basatia antzezlana taularatuko dute, helduei zuzenduta. Sarrerak salgai daude www.kulturaz.eus eta Sanagustin kulturgunean.