Umorea eta kritika, helduei zuzendutako urteko aurreneko antzerki obran

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2017ko urt. 30a, 11:38

Txalo produkzioaken Jainko Basatia antzezlana eskaini zuten joan den ostiralean, urtarrilaren 27an, Aitziber Garmendiak, Mikel Losadak, Mikel Laskurainek eta Tessa Andonegik Soreasu antzokian. Ordu eta erdiz umorea, kritika eta ironia uztartzen dituen komedia romantikoaz gozatzeko parada izan zuten Soreasura hurbildu ziren ehundik gora herritarrek, helduei zuzendutako urteko aurreneko antzerki emanaldian. Bi guraso bikoteren arteko tirabirak eraman zituzten oholtzara Garmendiak, Losadak, Laskurainek eta Andonegik, bikote harremanetan izaten diren arazoak ere mahaigaineratuz. Alberto Beloki argazkilariak hartutako irudiak dira honakoak. Argazki gehiago, hemen.

Hurrengo antzezlana otsailean

Antzerkia laster itzuliko da berriro Soreasu antzokira, otsailaren 17an, hain zuzen. Orduan zinea eta antzerkia uztartzen dituen Malmö antzezlana izango da ikusgai. Sarrerak salgai daude www.kulturaz.eus webgunean eta Sanagustin kulturgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide