Kokein eta Zea Mays, zuzen eta indartsu

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Zapatuan, apirilaren 1ean, Kokein eta Zea Mays taldeek eskaini zituzten zuzenekoak gordeta gelditu dira Sanagustin kulturgunera hurbildu ziren zaleen oroitzapenetan, baita Kulturaz kooperatibaren argazki bilduman ere. 

Kokein taldearen zuzenekoa azpimarragarria izan zen, indartsua eta zuzena izan baitzen. Ikusteko aukera izanez gero, oso gomendagarria. Zea Mays bere betiko mailan aritu zen, eta gustura utzi zituen zaleak. 

Honakoak Alberto Beloki argazkilariak zapatuko kontzertuetan ateratako irudiak dira. Argazki bilduma osorik, hemen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide