Jolasean eta dantzan, gozatzen. Hala aritu zen joan den zapatuan, hilak 8, Alurr dantza taldea Soreasu antzokian eskaini zuen Bi punturen artean ikuskizunean. Dantza tradizionala, klasikoa eta garaikidea uztartu zituzten ordu eta erdi inguru iraun zuen emanaldian. 16 eta 23 urte arteko hogei dantzari inguru igo ziren Soreasuko oholtzara. Dozena bat dantza eskaini dituzten, besteak beste, Mikel Laboaren, Iñaki Salvadorren, Alos Quarteten, Albokaren, Amaraunaren eta Igelaren Bandaren kantuak lagun. Honakoak Alberto Beloki argazkilariak ateratako irudiak dira. Irudi gehiago, hemen.