Jendetza Sanagustinen, Non Servium eta The Guilty Brigade taldeen kontzertuetan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2017ko mai. 15a, 19:01

Ehunka pertsona bildu ziren ostiralean, maiatzak 12an, Non Servium eta The Guilty Brigade taldeek Sanagustin kulturgunean eskaini zituzten kontzertuetan. 22:00ak inguruan eman zioten hasiera kontzertuei eta bi ordu inguruz aritu ziren kulturgunea girotzen.

Iruñeako The Guilty Brigade talde gazteak eman zion hasiera gauari, eta horien ondoren Non Servium taldeko kideak igo ziren oholtza gainera. Azken horiek, oholtzaz oholtza dabiltza 20. urteurrena ospatzeko biran, eta Azpeitian egin zuten geldialdia ostiralean. Jendetza eta giro ezinhobea uztartzea lortu zuten bi taldeek.

Honakoak Alberto Belokiren irudiak dira. Argazki guztiak ikusgai, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide