Giro bikaina eta ahots ederrak, Iker Laurobaren eta Gatiburen zuzenekoetan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Gatibu talde handia da. Halaxe erakutsi zuen zapatuan ere, zalez bete zegoen Sanagustin kulturgunean. Sarrera guztiak aspaldi agortuta, gau eder bat espero genuen eta halaxe gertatu zen. Giro bikaina jartzea lortu zuten taldeek eta horien zaleek. Bejondezuela guztioi. Gatiburen aurretik, Iker Laurobaren bakarkako lan berria ezaguzteko aukera izan zen eta, akaso bestelako giro bat eskatzen bazuen ere, lan fina egin duela erakutsi zuen. Eta a zer nolako ahotsa aldamenean izan zuen Leire Berasaluzerena. Bikote polita, benetan. Argazkiak, Alberto Belokirenak dira, Kulturaz kooperatibaren bildumarako eginak (eskerrik asko!). Hemen guztiak ikusgai. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide