Mikel Urdangarinen zuzenekoa, belarriak eta arratsaldea goxatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2017ko eka. 12a, 18:20

Aurtengo 100. ekitaldia izan zen atzo, igandea, Sanagustin kulturgunean, eta ez nolanahikoa. Izan ere, Mikel Urdangarin lehen aldiz igo zen kulturguneko oholtzara. Atzokoan, Margolaria diskoa aurkeztu zuen abeslari zornotzarrak bere kanta ezagunenekin tartekatuta. Arratsaldea goxatu zien Urdangarinek Sanagustinera hurbildu ziren lagunei. Honakoak Alberto Beloki argazkilariak zuzenekoan ateratako irudiak dira. 

Datozen egunetan beste bi hitzordu

Hurrengo kontzertua aste honetan bertan; bi gainera: ostiralean, Mursego+Neighbor (sarrerak www.kulturaz.eus eta Sanagustin kulturgunean). Igandean, aldiz, Perlak + Ane Leux (doan).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide