Urtea hasi zenetik 100dik gora egitasmo atera dituzte aurrera Kulturaz Kooperatibakoek, Horietatik %72 Sanagustin kulturgunean izan dira eta asko, berriz, kontzertuak. Joan den asteburuari errepasoa ematerik besterik ez dago. Ostiralean, Mursegok eta Neighborrek kontzertu bana eskaini zuten Sanagustinen (irudietan). Atzo, aldiz, Charlie & The Colours taldea eta Ane Leux igo ziren kulturguneko Arkupera.
Sanagustineko agenda bete-beteta izan da ikasturteak iraun duen bitartean, eta orain arnasa hartzeko garaia iritsi saio kulturguneari. Hala, irailera arte ez da aurreikusten beste kontzerturik egongo denik. Orain, dantzen garaia da, Soreasun. Izan ere, laster hasiko da Azpeitia Dantzan egitasmoa.
Hala ere, martxan da Arkupehotsak proiektua, musika talde hasiberri edo proposamen berriak dituztenei zuzenduta. Izena emateko epea zabalik dago, uztailaren 16ra arte.
Argazkiak: Alberto Beloki.